Ateak ireki egitasmoaren programa egunez egun
Ekainaren 25etik uztailaren 17ra egitarau zabala dute aurretik AEBetako euskal komunitateko gazteek eta familiek Ateak Ireki programaren barruan
LEHENENGOA ASTEA
- Igandea. Ongietorria Lazkaon, 19:00etan, familiekin elkartzea.
- Ekainak 26. 09:00, aurkezpena eta elkar ezagutzeko jokoak. Ondoren, euskara eskolak. 16:00, Lazkao ezagutzeko txangoa.
- Ekainak 27. Gasteiz. 09:00, irteera. 10:30, Legebiltzarrera bisita. 13:00, Arabako Foru Aldundira bisita. 16:00, Gasteizen bisita.
- Ekainak 28. Baserriak. 09:00, eskolak hasi. 16:00, Igartubeiti baserri museoan bisita gidatua. 17:30, Hariztizabal baserrira.
- Ekainak 29. Ohiturak eta mitologia. 09:00, euskara eskolak; gaiak: Joxemiel Barandiaran, sinesmen, ohitura eta mitoak. 15:00, Ataungo Barandiaran Museora eta errotara bisita. Sara etxera txangoa eta talo tailerra.
- Ekainak 30. Albaola. 09:00, irteera. 11:00, Albaola itsas kultur faktorian bisita gidatua. 13:00, txalupan Pasai Donibanera.
- Uztailak 1-2. Asteburua familiekin. Frantziako Tourra.
BIGARREN ASTEA
- Uztailak 3. Euskal musika eta bertsolaritza. 09:00-13:30, euskara eskolak. Aratz Igartzabalekin bertsolaritza saio praktikoa. Arratsaldean, euskal abestiak.
- Uztailak 4. Erriberri eta Iruñea. 08:00, irteera. 10:00, Erriberriko gaztelura bisita. 13:00, Nafarroako Legebiltzarrera bisita. 14:30, bazkaria sagardotegian. 16:00, Iruñeko hiria ezagutzen.
- Uztailak 5. Arantzazu. 09:00, irteera. 10:30, Arantzazuko santutegira bisita. 15:00, talde jolasak Oñatin.
- Uztailak 6. Amaiur-Elgorriaga. 09:00, irteera. 11:00, Amaiurko gazteluan bisita. 16:00, Elgorriagan Artzainen Museoan bisita.
- Uztailak 7. Segura. 09:00-13:30, euskara eskolak. 16:00, Segurara bisita. 17:00, euskal dantza festa, Goierriko taldeekin. 18:30, triki-bertso poteoa Lazkaon.
- Uztailak 8-9. Asteburua familiekin. Iparraldera irteera eta Ehunmiliak proposamenak.
HIRUGARREN ASTEA
- Uztailak 10. Gernika eta Urdaibai. 09:00, irteera Lazkaotik. 10:30, Gernikako Batzarretxera bisita. Ondoren, Gernika herria. 16:30, ur kirolak Mundakan.
- Uztailak 11. Donostia. 09:00, irteera. 10:30, Etxepare Institutura bisita. 12:00, Gipuzkoako Foru Aldundira bisita. 15:00, Donostia ezagutu.
- Uztailak 12. Sukaldaritza eta azoka. 09:00, Ordiziako azokara bisita eta erosketak egitera. Ondoren, euskara eskolak. 16:00, sukaldaritza tailerra Maide Aldasoro sukaldariarekin.
- Uztailak 13. Industria. 09:00-13:30, euskara eskolak. 15:00, Ormaiztegin Irizar lantegira bisita.
- Uztailak 14. Bilbo. 09:00, irteera. 10:30, Bizkaiko Foru Aldundira bisita. 12:30, San Mames eta Athleticen Museoa. 15:00, Euskararen Interpretazio Zentroan bisita. 17:30, Guggenheimera bisita.
- Uztailak 15. Agur jaialdia, Beasainen. 12:00, gazteen eta familien arteko jolasak. 13:00, ekitaldia. Bazkaria eta erromeria.
- Uztailak 16. Eguna libre familiekin.
- Uztailak 17. Aireportura itzulera, eta programaren bukaera.