Hiru eguneko jaiak Otegienea-Majori auzoan
Otegi Enean gaur hasiko dira jaiak. 18:00etan txupinazoa botako dute eta Bittorren omenez bertsoa abestuko dute. 18:30etik aurrera Burrunbazale txarangak joko du, 19:00etan haurrek eskulanak egingo dituzte, 19:30ean sardina jana egingo dute, 22:00etan sua piztuko dute eta 22:30ean DJ Julenekin dantza egingo dute.
Bihar ere makina bat ekitaldi egongo da. 12:00etan Urdaneta taldeak dantza saioa eskainiko du, 13:00etan marrazki txokoa irekiko dute haur eta gazteentzat eta 14:30ean herri bazkaria egingo dute. Paella, ogia edaria, postrea eta pastak zerbitzatuko dituzte, 6 euroren truke. Tiketak Erle, Muñoz, Nerea eta La tienda de Anitan jarri dituzte salgai.
Bazkalosterako ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte. 15:30ean haurrek disko festa egingo dute, 16:00etan 12. mus txapelketa jokatuko da eta 16:30ean musika jarriko dute.
Biharko ekitaldiekin bukatzeko, 18:30ean Zazpi Artek antzerki musikatua egingo du haurrentzat, 19:30ean buruhandiak aterako dira, 20:00etan mozorro festa egingo dute eta 23:00etan Sweet Sara Band taldearen kontzertua hasiko da.
Festak igandean bukatuko dira. 11:30ean haurrek eta gazteek aurpegia margotzeko eta ilea apaintzeko aukera edukiko dute. 12:00etan 14. patata tortilla lehiaketa hasiko da, 12:30ean trikipoteoa egingo dute eta 13:00etan gazteen toka lehiaketa hasiko da. Arratsaldeko ekitaldiei dagokienez, 16:00etan helduen toka txapelketa hasiko da, 17:30ean pailazoen ikuskizuna hasiko da, 19:00etan sevillanak dantzatuko dituzte eta 20:00-etan buruhandiak aterako dira.