Pentsio «duinen» aldeko kontzentrazioa egingo dute astelehenean
Goizeko 11:00etan elkartuko dira Goierriko Pentsiodunak Beasaingo plazan

Goierriko pentsiodunek pentsio publiko “duinen” aldeko kontzentrazioa egingo dute ekainaren 26an. Goizeko 11:00etan elkartuko dira Beasaingo plazan.
Aldarrikapenen artean: 1.080 euroko gutxiengo pentsioa, murrizketarik ez egitea, alargunek pentsioaren %100 kobratzea, KPIa eguneratua izatea eta adinekoen egoitzetan lan eta bizitza “duinak” izatea daude.