San Joan suak herriz herri
SAN JOAN SUAK HERRIZ HERRI
Altzaga
- 20:o0. Afari merienda frontoian.
- 22:o0. Sua piztuko dute.
Arama
- 17:30. Haur txokoan haurren tailerra, panpina egitea.
- 20:00. Su piztea kultur etxeko plazan, jana eta edana izango da.
Ataun
- Aia. Auzo afaria eta sua.
- Arrondo. 20:00etan kalejira eta 20:30ean, afaria, bertsolari eta trikitilariekin. Sua, gauerdian.
- Astigarraga. Sua piztuko dute.
- Ergoiena. Auzo afaria eta sua.
- San Gregorio. Afaria Artadi elkartean eta sua plazan 21:30ean.
- San Martin. Jubilatuen afaria Atseden Tokin, eta sua plazan.
Beasain
- 19:30. Makala altxatzea. Kantujira taldearen saioa eta San Joanetako soka dantza, Igartzan.
- 21:30. Txistulariekin kalejira Barrendain plazara.
- 22:30. Soka dantza eta ondoren sua eta erromeria Obanekue taldearekin, Barrendain plazan.
Ezkio
- 20:30. Afaria eliza arkupeetan.
- 22:00. Sua eta txokolatea.
Gabiria
- 22:00. Kalejira eta sua piztea: eta dantzariak, musikariak, ardo goxoa, freskagarriak, pastak…
Gaintza
- 20:30. Herri afaria Onbiden, eta sua plazan, musikaz girotuta.
Idiazabal
- 22:30. Sua eta akelarrea Izalgo Gazte Asanbladaren eskutik.
Itsaso
- 21:00. Afaria plazan.
- 22:00. Kanpaiak jo eta sua pizteko deia egingo dute.
- 22:30. Sua eta festa.
Itsasondo
- 20:00. Sardina jana.
- 22:00. Sua piztea.
Lazkao
- 19:00. Buruhandiak
- 20:00. Suthai batukada.
- 22:15. Kantaka abesbatzaren kantaldia.
- 22:30. Txalaparta doinuz, sua piztuko dute Oin Arin-eko dantzarien, txistularien eta Lazkao Txiki Musika Eskolako trikitilarien laguntzarekin. Amaitzeko, Kantaka abesbatza, Lazkaoko Musika Banda eta Oin Arin-en eskutik, Sagarra jo abestia.
Legazpi
- 18:30. Armen Alardea.
- 22:30. Sua piztuko da dantza eta musika lagun. Gero, erromeria.
- Guriditegi. Auzo afaria eta sua.
Legorreta
- 19:30. Sardina dastaketa, zahagi ardoa eta postrea.
- 21:00. Elekun abesbatza eta Irrintzi Alai taldearen dantza ikuskizuna eta sua piztea.
Mutiloa
- Iluntzean. Baserrietan suak piztuko dituzte, iluntzetik aurrera.
Olaberria
- 22:30. San Joan sua, dantzari, txistulari eta txalapartariekin.
Ordizia
- 18:30. Poteoa eta 20:30ean afaria Plaza Nagusian.
- 22:00. San Joan sua, Garagartza plazan. Ondoren erromeria.
- Otegienea-Majori auzoan ere sua piztuko dute, 22:00etan, jaien barruan.
Ormaiztegi
- 20:00. Tantaia jasoko dute Arana aurrean, herriko trikitilari gazteek alaituta.
- 22:00. San Joan sua, herriko San Joan bezperako kuadrillarekin.
Segura
- 23:00. Sua piztea eta herri akelarrea, plazan.
Urretxu
- 20:30. Arbola jartzea Santa Barbaran.
- 21:00. Txistularien kalejira, herrian zehar.
- 22:30. Sua Gernikako Arbola plazan. Dantza, konjuroak, bertsoak, trikitixa eta txalaparta.
Zaldibia
- 19:00. Txanbolinteroak txistularien kalejira.
- 20:00. Sagardoa, plazan.
- 21:00. Herri afaria, plazan.22:30. Sua eta Alamartxo festa. Iztueta dantza taldearen saioa. Erromeria Ein Go taldearekin.
Zegama
- 18:00. Arbola jasotzea, herriko txistulariek lagunduta.
- 22:00. San Joan sua plazan. Suaren inguruan, Toberako dantzarien eta txistularien saioa.
Zerain
- 20:00. San Joan bezperako festa.
Zumarraga
- 20:45. Musika Bandaren eta Antxiñako Ama txistulari taldearen kalejira.
- 22:00. San Joan sua Euskadi plazan. Musika Bandak San Joan ereserkia joko du.