Alex Aranburu "pozik" Espainiako errepideko txapelketan hirugarren sailkatuta
Brontzezko domina lortu du txirrindulari ezkiotarrak, iaz bezalaxe. Oier Lazkano haren taldekideak irabazi du proba.
Alex Aranburuk brontzezko domina lortu du aurten ere Espainiako errepideko txapelketan. Atzo jokatu zen proba Madrilen, San Lorenzo del Escorial herrian. Movistar taldeak ondo kontrolatu zuen proba, eta azkenean Oier Lazkano (Movistar) arabarra izan zen garaile azken 30 kilometroak ihes eginda ibili eta gero. Juan Ayuso kataluniarra sailkatu zen bigarren eta harekin batera Aranburu, irabazlearengandik 6 segundora. Ezkioko txirrindularia “pozik” azaldu du lortutako emaitzarekin.