Gaur arratsaldean hasi eta San Ignazio egunera arte luzatuko da aurtengo Uztakale. Antzerkia, musika, bertsoa, haurrentzako ekintzak eta ikus-entzunezkoak izango dira. Ekitaldi guztiak kalean izango dira, eta doan.
Movistar Team txirrindulari taldeak gaur goizean baieztatu du larunbatean Bilbon hasiko den Frantziako Tourrean lehiatuko den zortzikotea.
Belauntzan aritu dira nor baino nor hiru bikote, 600 metro koadroko saila zeinek azkarrago eta txukunago ebaki.
Brontzezko domina lortu du txirrindulari ezkiotarrak, iaz bezalaxe. Oier Lazkano haren taldekideak irabazi du proba.
Ohiko ekitaldiz jantzi dute asteburua, eta musikarik eta jatekorik ez dira faltatu. Larunbateko auzo bazkarian 65 lagunetik gora elkartu ziren, eta festa gauera arte luzatu zen.
Martin Iraola margolariak ‘La mente activa’ erakusketa zabaldu du Aterpe tabernan
Kualifikazio maila baxua duten helduei oinarrizko prestakuntza digitala eskainiko zaie. Izen-ematea irailaren 1etik 15era izango da eta 55 urtetik gorakoek izango dute lehentasuna
Herritarrei trebetasun digitalak hobetzen laguntzeko jolas edo jarduera didaktikoak eskaintzen ditu, doan eta modu pertsonalizatuan.
Lehen seihilekoa borobiltzeko bi ekintza antolatu ditu Landarlan ingurumen elkarteak