Josu Mendizabal zaldibiarrak eta Oier Mitxelena altsasuarrak irabazi dute Gazteen Sega sail lehiaketa
Belauntzan aritu dira nor baino nor hiru bikote, 600 metro koadroko saila zeinek azkarrago eta txukunago ebaki.
Josu Mendizabal zaldibiarra eta Oier Mitxelena altsasuarra nagusitu ziren larunbatean Belauntzan jokatu zen Gazteen Sega sail lehiaketan. Hiru bikote aritu ziren nor baino nor: Irabazleen gain, Imanol Arrospide leaburuarra eta Mattin Etxarri beruetarra, eta Iñigo Etxabe leaburuarra eta Jokin Mikeo beruetearra.
600 metro koadroko saila zeinek azkarrago eta txukunago ebaki zuten egin beharreko lana. Bero egin zuen larunbatean, eta horrek baldintzatu zuen kirol jarduna, baina Almitza elkarteak jakinarazi duenez “lan bikaina” egin zuten sei segalariek.