Aldatu egin dute Legazpiko mugen arteko biraren ibilbidea
Bi etapatan egingo da larunbatean eta igandean, baina Brinkolatik irten eta Brinkolan amaituko dute. Gaur eta ostegunean eman behar da izena, elkartean.

Astebururako aurreikuspen meteorologikoak oso onak ez direnez, Izadi Zaleak mendizale elkarteak aldatu egin du Legazpiko mugen arteko ibilaldia.
Irteera Brinkolatik izango da larunbatean. Trenez joango dira , eta Oazurtzan hartuko dute mugen bidea, Andraitz ingurutik jarraitzeko, eta Ardanbidetan amaitzeko. Igandean, Ardanbietatik Brinkolaraino joango dira.
Izena eman behar da, gaur edo ostegunean, 18:30etik 19:30era, elkartean bertan. Bi etapak edo etapa bakarra egingo den, eta Kimu-berri aterpetxean lo egiten geratuko den esan beharko da izena ematerakoan.
Ibilaldi honekin amaitutzat emango du ikasturtea Izadi Zaleak elkarteak.