Zikinak eta karabanak, bizilagunen kezkak
Aztiriko bizilagunak kezkatuta daude Tourrak utzi dezakeen zabor kopuruarekin. Milaka zale aurrekisi dira errepide bazterrean eta zikindu egin dezaketela uste dute. Komun eramangarriak jartzeko ere eskatu dute. Larreetan kalterik ez eragiteko neurriak ere eskatu dituzte.
Baserri bideak libre uzteko ere eskatu dute. Karabana ugari espero dituzte eta aparkatzeko tokia amaitzen bada, baserri bideetan ez uzteko eskatu dute.