Zumarragako festetara joateko autobusa egongo da gauez
Ostiral eta larunbat gauean egongo da martxan, orduero bat. Legazpin Saturnino Tellerian geratuko da, eta Zumarragan, tren geltoki ondoan.

Zumarragako festak direla eta, autobus zerbitzua egongo da gauez Legazpi eta Zumarraga artean, ostiralean eta larunbatean. Autobus bat aterako da orduero 23:30etik 05:30era Zumarragatik, eta 00:00etatik 06:00etara Legazpitik.
Geralekuak Legazpiko Saturnino Telleria biribilgunean eta Zumarragako Geltokian izango dira.