Boluntarioen kamiseta grisa izango da, beso berdeekin
Ehunmiletako boluntarioen kamiseta antrazita kolorekoa izango da eta besoetan berde-horixka izango du. Ehunmilak probako kamiseta laranja koloreko izango da, Goierriko Bi Handietakoa beltza eta Mari Murumendikoa horia
Ehunmiletan lanean izango diren boluntarioek badute uniforme berria: kamiseta grisa, beso berde-horixkekin. Boluntarioen kamiseta gaur egin dute ofizial, Igartza Jauregian egin den lasterketaren aurkezpenean. Andoni Zubeldia lasterketako zuzendariak jantzi du boluntarioen elastikoa.
Ternua etxearen sinadura daramate elastikoek. Mikel Yerobi Ternuako marketin buruak esan du “ohorea” dela Ehunmilak hornitzea. “Horren proba interesgarria, erakargarria, goi mailako kirolariekin baina baita ere herri mailakoekin, zenbat boluntario… Izpiritu hori, probaren balore horiek, gure markarekin bat datoz”.
Ehunmilak probako kamiseta laranja koloreko izango da; Goierriko Bi Handietakoa, beltza; eta Mari Murumendikoa horia.