Sigi-Sagas Festeko arratsaldeko ekintzak Loinazko San Martin plazaren azpian egingo dira
Eguraldi txarra dela eta, antzerki ikastaroa, 'Sagastigutiko biztanleekin naturan' emanaldia eta kontzertuak plaza nagusiko aterpera pasako dira
Sigi-Sagas Fest jaialdiko arratsaldeko ekintzak Loinazko San Martin plazaren azpian egingo dira. Antolatzaileek iragarri dute eguraldi txarra dela eta hartu dutela erabakia. Goizeko ekintza Sagastigutin izango da.
Larunbatean, uztailak 1, egingo da Sigi-Sagas Fest jaialdiaren lehen edizioa. 11:00etan ekingo diote jaialdiari, Aranzadik gidatutako ibilaldiarekin. Ondoren mokadutxoa ere egongo da. Arratsalderako, 16:00etan, antzerki ikastaroa eta Sagastigutiko biztanleekin naturan emanaldia antolatu dute. Baita ur-jolasak haurrentzat ere. Iluntzean amaituko da festa, DJ Expuela goierritarren saioarekin, 17:00etan hasita. Antolatzaileen esanetan, udako Beasaingo kultur agenda betetzeko asmoz antolatu dute jaialdia.