Dominika txabola erabiltzeko aukera dute zeraindarrek

Ohi bezala, Oltzeko Dominika txabola txandaka erabiltzen ari dira aurten ere, Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoa osatzen duten sei udalerriak: Zerain, Segura, Zegama, Idiazabal eta Arabako Donemiliaga eta Asparrenak. Uztaileko lehenengo hamabostaldian, zeraindarrek dute txabola erabiltzeko lehentasuna. Bigarrenean, berriz, segurarren txanda izango da. Eskaerak ohiko bideetatik egin behar dira.