Oneka Sanchez bigarren Espainiako erlojupeko txapelketan
Oneka Sanchez Galarraga txirrindulari beasaindarrak zilarrezko domina eskuratu du Cartagenan (Espainia) jokatzen ari den Espainiako Txapelketako bakarkako erlojupekoan. Atzo jokatu zen proba.
Ibilbidea aukeran “luze samarra” zitzaiola, baina aldekoak ere ikusten zizkiola adierazi du. “Azkenean gauza sinistea izan da, eta emaitza polita lortu dut”