Zaldibiako 25. Gazte Festetako lehen eguna iruditan
Mende laurdeneko urteurreneko gazte festak ospatzen ari dira Zaldibian. Atzo arratsaldean hasi ziren, suziria jaurtiz eta arkakusoa jaitsiz.
Goiztiri txarangarekin kalejira etorri zen gero, baita haurrak aztoratzen dituen buruhandien joan-etorria ere.
Bokadillo afariaren ondoren, Miseriaren adarrak bertso ikuskizuna egon zen plazan.
Gaur, besteak beste, Sasi pilotari txapelketaren finala eta sagardo dastaketa izango dituzte.