Dokumentalak jarriko dituzte aurten ere Lazkaoko plazan

Lazkaoko Gazte Asanbladak Udako dokumentalak zikloa antolatu du. Beste urteetan bezala, uztailean astean behin –astearteetan– herriko plazan ikus-entzunezkoak jarriko dituzte. Atzo izan zen lehen emanaldia, Geruzak lanarekin. Uztailaren 11n, 22:00etan, Heldu da portura ikusi ahalko da, eta uztailaren 18an (22:00) bi film labur: Nire eguneroko maitea eta Tenpraren guarpena.