Eguraldiak ez du laguntzen, eta produktu berriak iristen ari badira ere, beste batzuk hondatzen doaz, tomatea kasu. Landare asko galdu da, eta jendea landare berria ari da erosten.
Urola Garaiko Mankomunitateko herriei zerbitzua ematen dien bigarren bulego teknikoan egiten du lan Ane Gutierrezek. Legazpin dago bulegoa, eta Ilinti merkatari elkartearen babesa du.
Irailaren 14an izango da. Etorkizuneko mugikortasuna izango dute hizpide. Goizean ikastaroa egingo dute zenbait aditurekin. Arratsaldean, berriz, herritarrentzako bideratutako saio irekia egingo dute.
Gorka Azkarate Tornerrek (Urretxu, 1977) lehenengo aldiz hartuko du parte Ehunmilak trilogiako lasterketarik luzeenean. Lanbide Heziketako irakaslea da ogibidez.
Ehunmilak ultra trailak urteroko ibilbidea izango du: luzea eta gogorra. Uxue Fraile eta Irene Guembe, faborito emakumezkoetan. Gizonezkoetan, «inoizko lasterketarik irekiena».
1.300 korrikalariren langa gainditu dute lehen aldiz. Proba nagusiko lehiakide kopuruak behera egin du baina G2Hn eta MMM hazi egin da. Ibilbidean aldaketa «txikiak» egin dituzte.
154 emakume lehiatuko dira Ehunmiletako hirukotean. Inoizko kopuru handiena da. Eta ez da korrikalari gehiago izango direlako, ehunekoetan ere hazi egin delako nesken partaidetza. Mireia Trigueros federazioko teknikariek, eta Garazi Golmayo, Uxue Arrese eta Josune Aldanondo mendi korrikalariek hitz egin dute gaiaz.
Artzain izatea zen Jeronimo Nazabal Etxeberriaren «betiko nahia». Aitonarekin eta gurasoekin ikasi zuen ogibidea, eta, egun, Aralarren urte gehien daramatzan artzaina da: «Urtero-urtero igo naiz».
Aralarko mendigunean, gizakiak eta naturak elkar aberastu dute mende luzez. Azken urteetan, ordea, parke naturaleko interesak dibertsifikatu eta ugaritu egin dira. Horrek gizakien arteko konfrontazioa ekarri du, eta mendia bigarren planoan geratu da.
Gaur sartu da indarrean musukoaren derrigortasuna kentzen duen legea.
Saltokien aurreetara aterako dituzte produktuak batzuk, eta beste batzuk Kale Nagusian postua jarriko dute. Musika, jatekoa eta haurrentzako jarduerak ere izango dira.
Jon Aizpuruk beasaindarrak (22.21.54) eta Ewa Majer poloniarrak (27.41.47) 2019ko edizioan jarri zituzten Ehunmilak probaren errekorrak. Iaz, Elena Calvillo beasaindarra eta Javi Dominguez gasteiztarra izan ziren irabazleak.
Ordiziarrock Ekintzak-ek antolatutako Bluestuntza jaialdiaren 3. edizioa izango da. Rachel Therrien-ekin batera, Mikel Urretagoiena musikari ordiziarra ariko da baterian.
Astelehenetik aurrera, 07:00etan jarriko dira martxan, 24:00ak arte.
Eneko Gonzalez Arduraren proiektu pertsonala da Ekeko el Perro. Gurutz Bikuña gitarra jotzaile ataundarrak ere parte hartu du grabazioan.
Jaquelin Torres, Nekane Montori, Miren Lazkano eta Susane Olaizola izan dira irabazleak.