Ormaiztegi Lorez lehiaketako sariak banatu dituzte
Jaquelin Torres, Nekane Montori, Miren Lazkano eta Susane Olaizola izan dira irabazleak.
Gaur eguerdian banatu dituzte Ormaiztegi Lorez lehiaketako sariak, eta azken urteetan bezala, hiru modalitatetan egin duten sailkapena: etxeetako leiho eta balkoiak, baserrietako sarrera eta inguruak eta, azkenik, alojamendu eta ostalaritza.
Ormaiztegiko Udaletxean izan da sari banaketa, eta Jon Enrike alkateak eta Agustin Galabide kultura zinegotziak banatu dituzte sariak.
Etxeetako leiho eta balkoien irabazlea Nekane Montori izan da, eta alojamendu eta ostalaritzakoa, aldiz, Hogarra. Sariak Jaquelin Torresek jaso ditu. Torresek ere iaz saria lortu zuen. Baserrietako sarrera eta inguruetako saridunak, berriz, Miren Lazkano eta Susane Olaizola izan dira. Sariak hauek izan dira: Altzibar lorezaintzaren eskutik 50 euroko opari bonua, eta udalaren eskutik, bestalde, diploma eta oroigarri bana.