Zumarragako etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileek hitzarmena sinatu dute
Zumarragako etxez etxeko zerbitzuko langileek hainbat mobilizazio egin dituzte 2020tik beraien lan baldintzen hobetzearen alde. CCOO da ordezkaritza duen sindikatu bakarra eta, sindikatuak gidatuta, hainbat bilera egin dituzte udalarekin eta Gizatzen enpresarekin. Gaur hitzarmena sinatu dute azkenean. Langileei Gipuzkoako eraikin eta lokal garbitzaileen hitzarmena aplikatzen zitzaien. CCOOk ezagutzera eman duenez, hitzarmenari esker %38,42ko soldata igoera izango dute. Horretaz gain, antzinatasun plusa jasoko dute eta 35 orduko lan astea.