Agorreko Santikutzetako gastronomia lehiaketarako eta txosnarako izen-emateak zabalik daude
Festak irailaren 8an, 9an eta 10ean ospatuko dira. Txosna egunero egongo da zabalik parrokia atzealdean jarriko duten karpan, eta sukaldaritza lehiaketa larunbatean izango da.
Aurtengo Agorreko Santikutz jaiak irailaren 8, 9 eta 10ean ospatuko dira, eta Gorostiagako erromeria irailaren 17an. Jaietako larunbatean sukaldari lehiaketa egingo da, eta abuztuaren 31a baino lehen eman beharko da izena udaletxean. Herriko elkarte, lagun talde edo bikoteei zuzendutako lehiaketa da.
Izena emandakoen artean erabakiko da zein plater prestatu, abuztuaren 31n, 18:00etan Kultur Etxean egingo den bileran.
Txosna ustiatzeko eskaerak
Bestalde, jaietan txosna kudeatu nahi dutenek uztailaren 17ra arteko epea dute udalaren egoitza elektronikoan eskaera egiteko. Jaiak ospatuko diren hiru egunetan egongo da irekita txosna, parrokia atzealdean jarriko duten karpan.
Azken urtean herrian ekintzaren bat antolatu duten taldeek edo elkarteek bakarrik egin ahal izango dituzte txosnarako eskariak, eta lehentasuna izango dute maiatzeko jaietan ustiatu ez zutenek.