Beasaindarrak nagusi MariMurumendin
Gizonezkoetan Unai Dorronsoro izan da lehena, eta emakumezkoetan, Irati Zubizarreta. Endika De las Heras gaztea hamaikagarren sartu da helmugan. Beasainen bizi den Elena Calvillo hirugarren izan da emakumezkoetan. Zubizarretak marka berria ezarri du.
Etxeko korrikalariak, beasaindarrak nagusitu dira MariMurumendi mendi maratoian. Gizonezkoetan Unai Dorronsoro eta emakumezkoetan Irati Zubizarreta igo dira podiumeko goren mailara. Emakumezkoetan, Elena Calvillo hirugarren izan da.
Endika De las Heras gazte beasaindarra, hamaikagarren postuan iritsi da helmugara.