Sari-banaketarekin eman diete itxiera aurtengo Ehunmilak lasterketari. Zubizarreta eta Dorronsoro garaile Mari Murumendi Maratoian; Aizkorbebeitia eta Eskudero, Goierriko 2 Handiak lasterketan, eta Fraile eta Bailo Ehunmilaken.
Lierniko erromeria egunean jende ugari bildu da, eguraldia lagun.
Gizonezkoetan Unai Dorronsoro izan da lehena, eta emakumezkoetan, Irati Zubizarreta. Endika De las Heras gaztea hamaikagarren sartu da helmugan. Beasainen bizi den Elena Calvillo hirugarren izan da emakumezkoetan. Zubizarretak marka berria ezarri du.
Errekorra hautsi du. Beasaindarrak lasterketa buruan egin ditu MariMurumendi mendi maratoiko 42 kilometroak. Patricia Barreda izan da bigarrena, eta hirugarrena Elena Calvillo.
Lehia estua izan da lehenengo postuetan, Unai Dorronsoro eta Martin Mac-Graghen artean. Azkenean, helmugan lehena beasaindarra izan da. Emakumezkoetan, Irati Zubizarreta beasaindarra doa lasterketa buruan. Atzetik Elena Calvillo goierritarra doa.
Joanna Pawelczak izan da bigarrena eta Chaveli Peris hirugarrena. Frailek 29:19:43 ordu behar izan ditu 168 kilometroak osatzeko. Pawelczakek 31:54:05 eta Chaveli Perisek 35:20:57.
Ehunmilak trilogiako lasterketarik motzena, MariMurumendi ere martxan da. 08:00etan abiatu dira mendi maratoiko 350 korrikalariak. Ehunmilak proba luzeko korrikalariak helmugara iristen ari dira oraindik.
Joseba Segurola Beobide preso urretxuarra aske geratu da 20 urteko espetxe-zigorra bete ondoren.