Ehunmilak lasterketari itxiera sariekin
Sari-banaketarekin eman diete itxiera aurtengo Ehunmilak lasterketari. Zubizarreta eta Dorronsoro garaile Mari Murumendi Maratoian; Aizkorbebeitia eta Eskudero, Goierriko 2 Handiak lasterketan, eta Fraile eta Bailo Ehunmilaken.
Emozioz beteriko hiru egun bizi izan dituzte goierritar guztiek orokorrean, baina bereziki beasaindarrek. Bertatik abiatu zen ostiralean, arratsaldeko 20:00etan lehenengo lasterketa, luzeena, eta jai honi izena ematen diona: Ehunmilak. 168km-ko lasterketa zuten aurretik ostiral iluntze hartan Beasaingo Plazatik irten ziren korrikalariek. Ondoren, gauen G2H-ko korrikalariak atera ziren irteera marra beretik, ilunetan eginiko irteera hunkigarrian. Gaur goizean, berriz, Mari Murumendi Maratoia izan dute erronka parte-hartzaileek.
Asteburu osoan zehar boluntario asko, irribarre zein besarkada ugari eta sufrimendua barra-barra izan da goierriko mendi gain zein plazetan eta iada amaitu da festa. 1600 boluntario izan dira guztira aurten laguntza eskaini dutenak eta antolakuntzak zein korrikalariek <<oso positiboki>> baloratu dute hau. Gaur arratsaldean hiru lasterketetako sariak banatu dizkiete azkarrenei. Horien artean Irati Zubizarreta beasaindarrak, gainera, marka berria ezarri du Mari Murumendi Maratoian. Hainbat goierritar igo dira aurten ere podiumera, hala nola, Elena Calvillo, Irati Zubizarreta, Unai Dorronsoro, Ioseba Eskudero…
Mari Murumendi Maratoia (mmm)
Mari Murumendi Maratoian 350 korrikalarik eman zuten izena, baina horietatik 275 izan dira parte hartu dutenak. Lasterketaren amaierara 263 korrikalari iritsi dira, horietatik 58 emakume. Lasterketa honetako aurtengo edizioa VII.a izan da eta aurrez aipatu bezala, marka berria ezarri da emakumezkoetan. Lehenengo goierritarrak Unai Dorronsoro eta Irati Zubizarreta izan dira, eta biek ala biek sailkapen orokorrean ere lehenengo postua eskuratu dute.
Emakumezkoak:
- Irati Zubizarreta Armendariz
- Patricia Barreda Bort
- Elena Calvillo Arteaga
Gizonezkoak:
- Unai Dorronsoro Garmendia
- Martin Mac-Gragh Amondarain
- Pablo Doña Girón
Goierriko 2 Handiak (g2h)
Aurten XII.edizioa zuen Goierriko 2 Handiak lasterketak. 88km-ko lasterketa da hau eta 547 parte hartzailek eman zuten izena bertan. Hala ere, 467 izan dira parte hartu duten korrikalariak eta horietatik 353 korrikalarik zeharkatu dute helmuga. 114 erretiratu izan dira, beraz. Aurten Euskadiko Mendi Federazioak ere banatu ditu sariak lasterketa honetako irabazleen artean, Euskadiko Ultra txapelketakoak. Euskadiko Ultra Txapelketak lau proba izan ditu eta Goierriko 2 Handiak probarekin eman diote itxiera lehiaketa honi. Lehenengo goierritarrei dagokienean, Maider Urdangarin ataundarra eta Ioseba Eskudero idiazabaldarra izan dira helmugako marra zeharkatzen lehenengoak.
Emakumezkoak:
- Oihana Aizkorbebeitia Urizar
- Larraitz Aragon Irusquieta
- Izaskun Sanz Elduayen
Gizonezkoak:
- Ioseba Eskudero Perez
- Fidel Fernandez Varela
- Iñigo Arantzamendi Alkorta
Euskadiko ultra txapelketa:
- Oihana Aizkorbebeitia Urizar eta Ioseba Eskudero Perez
- Larraitz Aragon Irusquieta eta Iñigo Arantzamendi Alkorta
- Amaia Ochoa de Alda Zudaire eta Iban Agirrezabala Iturralde
- Beteranoak:
- A kategoria (40-49 urte): Oihana Aizkorbebeitia Urizar eta Iñigo Arantzamendi Alkorta
- B kategoria (50-59 urte): Amaia Ochoa de Alda Zudaire eta Ibon Pujana Iturbe
- C kategoria (+60 urte): Julen Uriarte Goñi
- Kluba: Soronea-Ammma taldea
- Euskadiko ultra txapelketa orokorra: Oihana Aizkorbebeitia Urizar eta Ioseba Eskudero Perez
Ehunmilak
Ehunmilak lasterketa da hiru lasterketa hauetan luzeena eta gogorrena. 168km-ko lasterketa da. Aurtengoan, eguraldiaren iragarpena dela eta bi ordu beranduago abiatu zen lasterketa hau, antolakuntzak segurtasun neurri gisa hartutako erabakia dela eta. Gainera, proba honetan taldeka parte hartzeko aukera ere badago eta aurten, estreinakoz, talde misto batek hartu du parte, baita bigarren postua eskuratu ere. Bestalde, bitxikieria gisa, sari-banaketan aipatu dutenaren arabera, korrikalari batek helmugako marra zeharkatzean belaunikatu eta ezkontzeko eskaera egin dio bikote-kideari.
Taldekakoa:
- Luciano Cerliani, Pepe Godoy Ortiz, Victor Manuel Doblas Bernal
- Jarnachas: Álvaro Iglesias López, Esther Hernández Pereira eta Ivan Redondo Vidal
- Gandoja: Javier Montejo Marsal, Asier Romero Izagirre eta Jose Gabriel Ruiz Urda
Emakumezkoak:
- Uxue Fraile Azpeitia
- Joanna Pawelczak
- Alicia Chaveli Peris
Gizonezkoak:
- Jesus Bailo Berdor
- Igon Mancisidor Arruti
- David Gómez Dávila