Irati Zubizarreta beasaindarrak irabazi du MariMurumendi, marka berria jarrita
Errekorra hautsi du. Beasaindarrak lasterketa buruan egin ditu MariMurumendi mendi maratoiko 42 kilometroak. Patricia Barreda izan da bigarrena, eta hirugarrena Elena Calvillo.
Gizonezkoetan bezala, emakumezkoetan ere etxe korrikalari batek, Irati Zubizarretak (4:23:08) irabazi du MariMurumendi mendi maratoia (42 km.). Lasterketa osoan, lehen postuan egin du beasaindarrak. Maratoiko marka hautsi du gainera.
Bigarren postuan Patricia Barreda (Herrialde Katalanak) sartu da helmugan (4:42:48), eta hirugarren, Elena Calvillo (4:45:44).