Ormaiztegiarrek Lierniko erromeria ospatu dute, eguzkipean
Lierniko erromeria egunean jende ugari bildu da, eguraldia lagun.
Ormaiztegiarrak goizeko 11:00etan aulkiak eta mahaiak eramateko kamioira gerturatu dira, bertan sartu gauza guztiak eta izan autobusez zein autoz Liernirantz abiatu dira. Jende ugari bildu da bertan, bakoitza bere mahai zein karparekin. Goizeko 11:30etan iada salda eta txorizo dastaketa izan dute, egunari hasiera emateko. 13:00etan meza nagusia izan dute eta Urmaiz abesbatzaren kontzertuaz gozatzeko aukera izan dute. Horrez gain, haurrentzako hainbat jolas ere izan dira gaurkoan Liernin. Eguerdi aldean bazkari herrikoia egin dute. Hauek makarroiak tomatearekin jan dituzte eta helduentzat, untxia saltsan prestatu dute. Atsaden hartu dute ondoren, eguzki zein itzalpean eta behin energia hartuta, arratsaldeko 16:00etan Modestorekin erromeria izango dute. Horrelako jaietan ohikoa denez, Toka txapelketa herrikoia egingo dute, aurten XXV.a, eta bi lagunentzako Mujika jatetxean otordua eogngo da jokoan.