Uxue Fraile irabazle Ehunmilak proba luzeenean
Joanna Pawelczak izan da bigarrena eta Chaveli Peris hirugarrena. Frailek 29:19:43 ordu behar izan ditu 168 kilometroak osatzeko. Pawelczakek 31:54:05 eta Chaveli Perisek 35:20:57.

Ehunmilak lasterketako korrikalariak iristen ari dira oraindik ere Beasaingo helmugara, 168 kilometro osatu ondoren. Iritsi den lehenengo emakumezkoa Uxue Fraile izan da (29:19:43). Bi ordu eta erdi beranduago iritsi da Joanna Pawelczak (31:54:05) eta Chaveli Peris sei ordura (35:20:57).