San Fermin entzierroarekin hasi da astea Legazpin
Uztalai udalekuek azken urteetako ohiturarekin bete dute, eta San Fermin entzierroa egin dute Legazpiko kaleetan. Uztakale programak, berriz, ekitaldiz bete du astea. Asteburuan Aztiriako jaiak ospatuko dira.
Aurten ere ospatu da San Fermin Legazpin, eta ospakizun horrekin abiatu da kultura eta aisialdi ekitaldiez beteriko astea. Uztakale egitarauak aurrera darrai, uztaileko arratsaldeetarako proposamen ugari eskainiz.
Gaur goizean, Uztailai udaleku irekietan parte hartzen ari diren haurrak kalera atera dira gerriko eta zapi gorriak jantzita, eta entzierro txiki bat egin zuten Euskal Herria plazatik Latxartegi parkera bitartean. Giro bikaina jarri dute kalean,
Uztakale, ekitaldiz beteta
Arratsaldean Laubiden elkartuko dira haurrak, jolas parkeaz eta apar festaz gozatzeko.
Eta hortik aurrera izango dira ekitaldi gehiago ere Uztakale programaren barruan. Bihar, Eutsi Ramon antzezlana eskainiko du Trapu Zaharra taldeak 19:0etan, Laubiden. Etzi, Iker Pirisen hirukoteak kontzertua egingo du Nirek Mokar pianojolearekin 19:00etan Agirre-etxeberri parkean. Ostegunean, buruhandiak eta erraldoiak aterako dira 19:00etan erdigunean Trapalata txarangak lagunduta, eta ostiralean Kittu taldeak kalejira egingo du 19:00etan, erdigunean horrek ere. Amaitzeko, 22:30ean, Ikatzako kideek naturari buruzko ikus-entzunezkoa eskainiko dute Azokan.
Asteburuan, bestalde, Santa Marina jaiak ospatuko dituzte Aztirian.