Iker Gutierrezek irabazi du Santa Isabel jaietako argazki lehiaketa
Bigarren saria Iñaki Oiartzabalek irabazi du
Iker Gutierrez zumarragarrak irabazi du Santa Isabel jaietako argazki lehiaketa. Bigarren saria Iñaki Oiartzabal zumarragarrarentzat izan da. Herriko bilduma onenari dagokion saria, berriz, Jesus Mari Etxeberriak irabazi du. Haur mailan, lehen saria Raul Ruizek irabazi du.
Gutierrezek lehiaketa honetako azken lau edizioak irabazi ditu. Oraingoan alde txikiarekin irabazi du, Oiartzabalek baino puntu bakar bat gehiago lortu baitu.
Epaimahaiko kideak gaur elkartu dira. Epaimahaia Jesus Heras, Imanol Zubiaurre eta Felipe Davilak osatu dute. Heras Urretxu eta Zumarragako Argazkia elkarteko kidea da eta Zubiaurre eta Davila, berriz, Beasaingo argazkilari elkarteko kideak dira.
Sari banaketa ekitaldia hilaren 19an izango da: 18:30ean, Zelai Arizti kultur etxean.