Uztailaren 22an izango da Akelarre Eguna
Bazkaria Tximista sagardotegian izango da. Tiketak 25 euroan erosi daitezke, Kirkil eta Sugaar tabernetan.
Osiñe talde feministak eta Ordiziako Koordinadora Feministak elkarlanean antolatu dute aurten ere Akelarre Eguna, Santa Ana jaien bueltan. Iaz izan zen lehenengoa eta 50 bat emakume animatu ziren parte hartzera. Aurtengoa uztailaren 22an izango da. 12:30ean poteoa egingo dute Sugaar-etik hasita. Ondoren, 13:30ean, txupinazoa jaurtiko dute Fray Andresetik, eta Osiñe talde feministaren manifestua irakurriko da. 14:30ean Tximista Sagardotegian izango da bazkaria. Tiketak Kirkil eta Sugaar tabernan daude salgai, 25 euroan.