65 urtetik gorakoek 2 euroan erosi ahalko dituzte zinema sarrerak Usurbe Antzokian
Ikusleen egunean soilik aplikatuko da beherapena. Nahikoa izango da 65 urte edo gehiago dituela egiaztatzen duen NANa, pasaportea, bizileku txartela edo identifikaziorako baliokideak diren beste batzuk erakustea
Ikusleen egunean 2 euroan erosi ahalko dituzte zinemako sarrerak 65 urtetik gorakoek Usurbe Antzokian. Datorren astetik aurrera jarriko da martxan iniziatiba hau.
Prezio bereziaz baliatzeko, nahikoa izango da 65 urte edo gehiago dituela egiaztatzea NANa, pasaportea, bizileku txartela edo identifikaziorako baliokideak diren beste batzuk erakutsiz. Lehiatilan sarrera erostean eta atean zinemara sartzean erakutsi beharko da identifikazioa. Printzipioz urtearen bukaera arte iraungo du ekimen honek.
Beasaingo Usurbe Antzokian ez ezik, Goierriko beste bi zinemetan ere martxan jarriko da iniziatiba: Lazkaoko Areria aretoan eta Zumarragako Zelai Ariztin.
Ekimenaren helburua 65 urtetik gorako pertsonak berriro ere zinemara itzultzea da. Covid-19ak gogor eragin zion zinemari eta pixkanaka pandemia aurreko egoerara itzultzea da asmoa. Gainera, pandemiaren aurreko ohiturei berriro heltzeko denbora gehien behar duen adin tartea da 65 urtetik gorako pertsonena. Hori dela eta, neurri hori hartzea erabaki du Espainiako Gobernuak.