PSEko Rafaela Romero Legazpira etorriko da bihar
Azokan ibiliko da 11:00etatik aurrera.

Uztailaren 23ko Ezpainiako hauteskunde orokorren kanpainaren barruan, bihar ostirala Gipuzkoako PSE-EEk ekitaldi bat egingo du Legazpin, azoka eguna dela baliatuz.
Ekitaldi horretan, alderdi sozialistako Rafaela Romerok parte hartuko du, 11:00etan, Euskal Herria plazan. Kongresurako sozialisten Gipuzkoako zerrendaburua da Romero.