Segurarrak urteroko bizikleta irteeran
'Kosta ala kosta, buelta a la kosta' bizikleta irteera egiten ari dira 42 lagun. Denera 125 kilometro osatuko dituzte.
'Kosta ala kosta, buelta a la kosta' bizikleta irteeran parte hartzen ari diren segurarrak, gaur goizean, plazan ateratako talde argazkian. Taldeko argazkia atera ondoren abiatu dira plazatik Segurako 42 txirrinduzale, 08:00etan, ohiturazko Kosta ala kosta, buelta a la kosta bizikleta martxa egitera.
Lehen geldialdia Azpeitian egin dute, eta handik Getariarantz egingo dute. Zarauztik barrena Aia-Andazarratera igo ondoren, Asteasun dute eguneko bigarren geralekua.
Tolosaldeko herriak igaro ondoren, Alegiatik barrena Goierrin sartuko dira, eta 15:30ak aldera iritsiko dira atzera Segurara.
125 kilometroko ibilbide osatuko dute gutxi gorabehera.













