Bihar, nahasmendu bipolarra eta depresioa hizpide Legazpiko Nagusilanen eskutik
Orekabide elkarteko Helena Garcia San Juanek hitzaldia egingo du bihar, Gizarte Zentroan, 18:00etan, herritar guztiei zuzenduta.
Legazpiko Nagusilan boluntario elkarteak antolatuta, nahasmendu bipolarrari eta depresioari buruzko hitzaldia izango da gaur, 18:00etan, Gizarte Zentroan. Orekabide elkarteko Helena Garcia San Juan presidenteordeak egingo du hitzaldia, eta herritar guztiei zuzenduta dago.
Arabako elkarte bat da Orekabide, nahasmendu bipolarra duten pertsonei eta haien familiei laguntzeko sortutakoa.