Amaitu da Ordiziako XVI. Esku Pilota txapelketa herrikoia
Urrezko liga Sergio Mendez-Olazabal bikoteak irabazi du, zilarrezkoa, Iztueta-Arruabarrena bikoteak, eta brontzezkoa, Arruabarrena-Rodriguez bikoteak.
Amaitu da Ordiziako XVI. esku pilota txapelketa herrikoa. Maiatzean hasi zen, 22 bikoteren parte-hartzearekin. Lehenengo fasea 4 multzotan jokatu zuten bikoteek, eta bigarren fasean, urrezko, zilarrezko eta brontzezko ligatan banatu zen txapelketa. Atzo jokatu zituzten liga bakoitzeko finalak Beti Alai pilotalekuko kanpoko frontoian 6 bikotek. Jende ugari gerturatu zen finalak ikustera.
Urrezko ligako finalean Sergio Mendez-Olazabal bikotea gailendu zen Guti-Erauskin bikotearen aurka, 22 eta 18. Zilarrezko ligako finalean Iztueta-Arruabarrena bikotea izan zen nagusi, Jon Villar-Iturrioz bikotearen aurka 22 eta 4 irabazita. Eta brontzezko ligako finala, berriz, Arruabarrena-Rodriguez bikoteak irabazi zuen, 22 eta 18, Salinas-Goia bikotearen kontra.