Aztiriko apustu solidarioan 203 euro bildu dituzte
Apustu solidarioa egin zuten igandean Aztiriko festetan. // Argazkia: Gotzon Aranburu Santa Marina jaietako herri kirol erakustaldian, igandean egin zuten Aztiriko erretegikoek txinga apustu solidarioa. Tabernan jarritako porraren bidez 203,40 euro bildu dituztela jakinarazi dute, tximeleta-azal gaitza dutenen alde.













