Bi zaldibiar Europako Sega Txapelketara
Uztailaren 28tik 30era jokatuko da txapelketa, Eslovenian. Zortzi herrialde arituko dira nor baino nor.
Migel Mari Jauregi Altzo beteranoa eta Josu Mendizabal gaztea dira Europako Sega Txapelketan Euskal Herria ordezkatuz parte hartuko duten Goierriko segalari bakarrak, biak zaldibiarrak.
Europako Sega Txapelketa Eslovenian jokatuko da aurten, uztailaren 28tik 30era. Euskal Herrikoez gain, beste zazpi herrialdetako segalari onenak izango dira lehian, Austria, Suitza, Alemania, Bavaria, Hego Tirol, Eslovenia, Txekia eta Eslovakiakoak.
Igartubeiti baserriaren atarian, Ezkion, atera dute aurten taldeko argazkia.
Ondoko segalariek osatzen dute Euskal Herriko selekzioa:
Gizonezkoetan
- Mikel Lizartza (Tolosa)
- Migel Mari Jauregi “Altzo” (Zaldibia)
- Oier Urkola (Anoeta)
- Bixente Mitxelena (Oiartzun)
- Gorka Bildarratz (Tolosa)
- Amaiur Arrospide (Leaburu)
- Oier Mitxelena (Altsasu)
- Josu Mendizabal (Zaldibia)
- Manex Olaiz (Oiartzun)
- Jose Luis Olaiz (Oiartzun)
- Luixa Uzkudun (Leaburu)
- Alaitz Imaz (Hernialde)
- Ainara Otamendi (Ibarra)
- Izadi Arrospide (Leaburu)
- Sheyla Sarasola (Lizartza)