Ordizia Orainen oharra festetako egitarauaren harira
Ordizia Orainek hedabideetara helarazitako 'Ez publikotik' izeneko ohar batean adierazi du "erakunde publikoak ezin duela" euskal presoen aldeko bazkariaren "publizitatea egin". "Kultura eta komunikaziotik, nahi gabe ez da ipini bazkaria txosnek antolatzen dutela eta ez udalak". Udalak programa digitalean aldaketa egin du.
Ordizia Orainek ohar bat zabaldu du Santa Ana festen egitarauaren harira. Hedabideetara helarazitako ‘Ez publikotik’ izeneko ohar batean, alderdi politikoak adierazi du “erakunde publikoak ezin duela” euskal presoen aldeko bazkariaren “publizitatea egin”. “Kultura eta komunikaziotik, nahi gabe ez da ipini bazkaria txosnek antolatzen dutela eta ez udalak”, esan dute. Udalak programa digitalean aldaketa egin du.
Hau da Ordizia Orainek zabaldutako oharra, osorik:
“Jakinarazi diguzue jaietako egitarau ofizialean, hilaren 24an, euskal presoen aldeko bazkaria dagoela arboledan. Udalean hainbat ekintza egin ditugu, eta adierazi diegu erakunde publikoak ezin duela deialdi honen publizitatea egin. Azaldu digutenez, aurten txosnen programa egitarau ofizialean txertatu da, eta kultura eta komunikaziotik, nahi gabe ez da ipini bazkaria txosnek antolatzen dutela eta ez udalak.
Gure ustez bakoitza librea da jaiez nahi duen bezala eta nahi duenarekin gozatzeko, eta ondo dago programa alterna boak antolatu eta planteatzea, baina be ere errespetuz.
Bizikidetza normalizatu eta hobetu beharrean, arbuio handiagoa eragiten du, ordiziar askoren minean sakontzen jarraitzen duelako. Gure gaitzespena argitaratzen dugu eta adierazten dugu erakunde publiko batek EZIN dela deialdi honen publizitatea egin.
Horregatik, jakinarazten dizuegu eskaera formal bat egin diogula Udalari ekitaldi hori programatik kentzeko, elkarbizitza baketsua eta batasuna nagusi izango diren jai-giroari eusteko.
Azkenik, nabarmendu nahi dugu akats bat, asmo gabeko zerbait izan den arren, udaletxeak berak lan handia egin behar duela gure herrian bizikidetza normalizatzeko eta hobetzeko, eta udalarekin eta beste eragileekin batera jai inklusibo eta harmoniatsuak sustatzeko lan egiteko konpromisoa berretsi nahi dugu.
Era berean, zuen iritziak baloratzen ditugu eta eskerrak ematen dizkizuegu Ordizia enpatiko baten eraikuntzan parte hartzeagatik. Eskertuko genizueke iritziak eta kezkak helarazten jarraitzea. Zuen ahotsa izan nahi dugu!”