Futbol entrenatzaile titulua eskuratzeko deia egin die Ilintxak legazpiarrei
Talde federatuak entrenatzeko titulua izatea derrigorrezkoa da. Legazpiko klubak ikastaroak egiteko deialdiaren berri eman du.
Ilintxa futbol elkarteak entrenatzaile titulua eskuratzeko deia egin die legazpiarrei. Iazko denboralditik derrigorrezkoa da talde federatuetan tituludun entrenatzaileak izatea, eta horregatik titulu hori eskuratzeko Gipuzkoako Futbol Federazioko Entrenatzaile Eskolak egindako deialdiaren berri eman du.
Aurten, Uefa C, Uefa C euskaraz, Uefa B, Uefa B euskaraz, Uefa B emakumezkoentzat, Uefa A eta Areto futboleko Nazionala C tituluak eskuratzeko ikastaroak emango dituzte. Informazio gehiago nahi duenak 747 426 823 zenbakira deitu dezake, edo fgf@escuelaentrenadores.com helbidera mezu bat bidali,