Arantzamendin elkartu dira berriz ere
Eguraldi traketsa eta euria izan bada ere, ataundarrak eta idiazabaldarrak Arantzamendin elkartu dira gaurko egunez, Santiago Egunean.
Eguraldi traketsa eta euria izan bada ere, ataundarrak eta idiazabaldarrak Arantzamendin elkartu dira gaurko egunez, Santiago Egunean. Aurten ere, dantzalekuan 11:00etarako zuten elkartzeko hitzordua jarrita, eta ondoren, hamaiketakoarekin indarrak hartu eta trikitilarien doinuarekin dantza egiteko aukera izan dute idiazabaldarrek eta ataundarrek.