Beasainen bihar hasiko da udako kale eta errepidetako asfaltatze kanpaina
Abuztua gerturatzearekin batera, udalak udalerriko kale eta errepideetako berritze eta mantenu lanei ekingo die bihar; abuztuaren 4ra arte iraungo dute.
Abuztua gerturatzearekin batera, udalak udalerriko kale eta errepideetako berritze eta mantenu lanei ekingo die bihar; abuztuaren 4ra arte iraungo dute. «Asfaltaketa lanekin herria beasaindarren beharretara egokitu nahi da errepide, espaloi eta garaje sarrerak baldintza egokietan mantenduz».
Honela, aurten ondorengo eremuak asfaltatutako dituzte: Gipuzkoa plaza, Igartza futbol zelaiko aparkalekua, Arantzazu kalea, eta Joan Iturralde kalea. Bestalde, «garajeetara sartzeko espaloietan baldosak egoera egokian mantentzeko eskatzen duen lana kontuan izanik eta mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasuna hobetzearren, baldosen ordez asfalto inprimatua jarriko da».
Aurtengo bide asfaltatze lanak, Asfaltia, S.L. enpresak egingo ditu. Lanen kostua, 76.845,01 eurokoa (BEZa barne) izango duela jakinarazi du Beasaingo Udalak.