Belako taldeak Ordiziarrocken joko du
Aurtengo Ordiziarrock jaialdia urriaren 19, 20 eta 21ean izango da, eta Belako taldea izango da aurtengo kartel-burua. Jaialdi honetan jo baino egun batzuk lehenago kaleratuko du taldeak disko berria, beraz abesti berriak zuzenean entzuteko aukera izango da urriaren amaiera aldera. Belakoren kontzertua urriaren 21ean izango da, frontoian.