Legazpiko Elbereth taldeak 'Argia itzali da' abesti berria aurkeztu du
Martxoan auto istripuz hil ziren Andoni Zabaleta eta Igor Iñurritegi lagunen omenez sortutako kantua da. Uztailaren 28an joko dute, Legazpiko San Inazio auzoko jaietan.
Legazpik Elbereth aldeak Argia itzali da abesti berria aurkeztu du. Martxoan auto istripuz hil ziren Andoni Zabaleta eta Igor Iñurritegi lagunen omenez sortutako kantua da. Mutrikuko Ame estudioan grabatu dute Axular Arizmendiren gidaritzapean.
“Andoni eta Iñurri Legazpiko Beti Gazte animakzio taldeko kideak ziren, eta herrian jarduera asko antolatzen zituzten. Martxoan gertaturiko auto istripuan, bi legazpiarren Pau laguna ere hil zen”, adierazi dute Elbereth-eko kideek.
Uztailaren 28an hirurei eskainitako kontzertu omenaldi bat egingo dute Legazpiko San Inazio jaietan, eta Elberethek zuzenean aurkeztuko du abesti berria.