Star Blues taldeak joko du ostiralean Plazapen
19:30etan hasiko da kontzertua. Blues-rock estiloko abestiak joko dituzte
Star Blues taldeak kontzertua eskainiko du datorren ostiralean, uztailaren 28an. 19:30etan hasiko da emanaldia Beasaingo Plazape tabernan. Beraien izenak dioen bezala, blues-rock estiloko abestiak joko dituzte.
Ordiziako eta Tolosako lau kidek osatzen dute StarBlues. Taldeak, berez, Ordizian du jatorria. 2010eko irailean sortu zuten Jon Barreros abeslari eta gitarristak eta Urko Ruiz de Apodaka baxu-jotzaileak, Ordiziakoak biak. Tolosako Yon Labayen teklatu-jotzailea gehitu zitzaien aurrerago. Fermin Etxeberria bateria-jotzailea da taldeko azkeneko kidea. Azkeneko hau ere Tolosakoa.
Beraien abesti propioak joko dituzte ostiralean.