Aisialdi aukera bertatik bertara
Goierritik irten gabe, etxetik gertu dauden altxorrak eta txokoak ezagutzeko hainbat bisita gidatu antolatu dituzte abuzturako. Norbere kasa egiteko planak ere, aukeran.
Goierriko turismo eragileek hainbat ekintza eta bisita gidatu prestatu dituzte abuzturako.
NATURA ETA MITOLOGIA
Ataungo Barandiaran museoak eta Lizarrustiko parketxeak hainbat ekintza prestatu dituzte abuzturako. Abuztuaren 5ean, Osinberdeko erreka: Ezkutuko paradisu txikia bisita gidatua egingo dute (10:00etan, Arkakako aparkalekuan). Abuztuaren 6an, 13an eta 15ean, berriz, Barandiaran Museora eta Sara etxera bisita gidatuak egingo dituzte. Informazio gehiagorako eta izena emateko: 688 895 069.
SAN ADRIANGO SEKRETUAK
Zegamako Anduetza parketxeak Leizarrateko (San Adriango) Igarobidearen sekretuak ibilaldi gidatua antolatu du abuztuaren 6rako. Igarobidearen historia, historiaurreko gizakien aztarnak, Erdi Aroko gotorlekua eta kontrabandisten kondairak ezagutzeko aukera izango da. Bi saio izango dira, 10:00etan euskaraz eta 12:00etan gazteleraz. Izena emateko: 688 623 609.
IGARTZAN, ASTEAZKENETAN
Igartzako Jauregiak bisita gidatu bereziak antolatu ditu abuztuko bost asteazkenetarako. Abuztuaren 2an, 16an eta 30ean Bisita mitologikoak egingo dituzte, eta abuztuaren 9an eta 23an, Emakumeen presentzia Igartzan bisita gidatu tematizatuak. Bisita horiek 16:30ean dira. Izena emateko: 943 08 77 98.
IGARTUBEITIN, SAGAR ZUKUA
Ezkioko Igartubeiti baserri museoak baserria doan bisitatzeko aukera emango du abuztuaren 5ean (12:30). Horrez gain, abuztuko asteazken guztietan, Sagar zukua egin eta gazta pintxoa dastatzeko aukera izango da (10:30-12:30). Izena emateko: 943 72 29 78 / 943 72 51 07.
ORMAIZTEGIKO TRENZUBIA
Zumalakarregi museoak Paris eta Madril batu zituen zubia izeneko bisita gidatua egingo du abuztuko astearteetan eta ostegunetan. Bi saio egingo dituzten, 11:00etan euskaraz, 12:30ean gazteleraz. Informazioa: zumalakarregimuseoa.eus. 943 88 99 00 / 659 434 566
BURDINOLA MARTXAN
Legazpiko Mirandaola burdinola bitan jarriko dute martxan, abuztuaren 6ean eta 27an. Informazio gehiago: 943 72 20 42.
AZOKA ETA DASTAKETAK
Ordiziako D’elikatuz zentroak bi eskaintza ditu abuzturako. Batetik, Esperientzia gastronomikoa: D’elikatuz zentrora bisita gidatua eta Idiazabal Gaztaren dastaketa. Bestetik, Ordiziako azoka: iragana, oraina eta etorkizuna ibilbidea, asteazkenetan egiteko. Informazio gehiagorako: 943 88 22 90.
GAZTA EGITEKO PROZESUA
Idiazabalgo Ondramuño gaztandegiak Idiazabal Gazta zuzenean egiten ikasteko bi bisita antolatu ditu. Abuztuaren 12an eta 26an izango dira, 10:30ean hasita. Izena emateko: 649 655 962. Gabiriako Baztarrika gaztandegiak eskaintza bera du abuztuko astearte eta larunbatetan (11:30). Izena emateko: 656 763 595.
SEGURAKO ELIZARA BISITAK
Ardixarra etxeak Segurako eliza ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu. Egunero izango dira, 12:30ean gazteleraz eta 16:30ean euskaraz Informazioa: Ardixarra.eus.
AUKERA GEHIAGO ERE BAI
Era antolatuan ez bada ere, Goierrik eskaintzen ditu norbere kasa egiteko beste hainbat plan. Goierri beheko eskaintza osoa Goierriturismo.com webgunean aurki daiteke, eta Goierri garaiko lau herrietakoa, berriz, Urolagaraia.com webgunean.