Ane Aranburu da sariduna
Ane Aranburu Amilleta ezkiotarrari egokitu zaio zozketan Goikaravaneko autokarabana batean hiru eguneko bidaia egiteko saria. 527 lagunek izena eman dute.
Ebatzi da dagoeneko Goikaravaneko autokarabana batean hiru eguneko bidaia egiteko saridunaren izena: Ane Aranburu Amilleta ezkiotarra.
Aranburuk aukeratzen dituen egunetan gozatu ahal izango du sariaz, beti ere behe eta erdi denboraldian.
Irakurleei esker ona
Goierriko euskarazko prentsa jarraitzen eta laguntzen duten irakurleak saritzeko asmoz egindako zozketa izan da. Eta sekulako parte-hartzea izan du: guztira, 527 lagunek eman dute zozketarako izena.
Eskerrik asko guztioi, baita Goikaravani ere bidaide izateagatik! Eta nola ez, zorionak irabazleari!