Aurtengo Legazpiko San Inazioak amaitzear
Ostiralean hasi ziren jaiak, eta gaur arratsaldean amaituko dira jaiak mus txapelketarekin.
Ostiralean hasi ziren Legazpiko San Inazio auzoko festak, eta gaur arratsaldean amaituko dira. Aurten, betiko egitarauaz gain omenaldiak ere egin dituzte, Andoni, Iñurri eta Pau gogoratzeko tartea izan baitzuten ostiralean eta larunbatean, Oholtza eta Korosti Bete Bihotz ekitaldiekin.
Kontzertuak, puzgarriak, herri kirolak eta paella solidarioa egin dituzte besteak beste asteburuan zehar, eta festak gaur amaituko dira.
Goizeko bederatzietan Goiz Deia txistulariak aritu dira, eta hamabietan auzoko jubilatuek luntxa izan dute Muruazpi elkartean. Gero, 16:30ean mus txapelketa egongo da Muruazpi elkartean, eta horrekin amaituko dira jaiak.