San Inazio eguna ari dira ospatzen gaur Urbian
Eguraldi onak lagunduta, Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak antolatutako San Inazio eguna ari dira ospatzen gaur Urbian. Iaz berreskuratu zuten San Inazio eguneko festa, eta dagoeneko eman diote hasiera egunari.
Goizeko hamaika eta erdietan eman diote hasiera egunari meza santuarekin. Orain, aldiz, herri kirolak egiten ari dira, 13:00ean hasten baitziren. Herri kiroletarako bi taldetan bereizi dira parte hartzaileak, eta harri jasotzea, aizkora, txinga, trontza eta korrika egin beharko dituzte parte hartzaileek, besteak beste.
Festa girotzeko, gainera, erromeria ere badute Miren, Agur eta Oierren eskutik.