Hurtadok eta Garciak Goierriko txoko ezberdinak bisitatu dituzte goizean zehar
Javier Hurtado eta Iñigo Garcia gaur goizean Goierriko leku ezberdinetan ibili dira txoko ezberdinak bisitatuz. Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua da, eta Garcia, aldiz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendari berria. Bisita, Goiturreko zuzendari den Niko Osinalderen laguntzaz egin dute.
10:00ean hasi dute bisita Zegamako Anduentza Parketxean. Honek, Aizkorri-Aratz Parke Naturala ikusteko eta interpretatzeko moduak eskaintzeaz gain, mendeetan zehar naturaren eta gizakiaren arteko elkarbizitzak sortu duen paisaia azaltzen du. Zegamako bisita amaituta, autoetan, Idiazabala joan dira.
11:00ean Idiazabalgo Pilarrenean autoak utzi, eta Gaztaren Interpretazio Zentroa bisitatu dute lehenik. Zentroari begirada bat eman ostean, gaztaren historiarekin erlazionatutako bideo bat ikusi dute, eta gazta eta txakolina dastatzeko aukera ere izan dute. Bisitarekin amaitzeko, artzainaren monumentua ikusi dute Idiazabalen.