Aritz Urra Gernikako lasterketan garaile
Abuztuaren 24an, Gernikan San Bartolome Sari Nagusia proba irabazi zuen txirrindulari lazkaotarrak, horren berea duen esprintean.

Esprinterako dituen ezohiko dohainak erakutsi ditu, beste behin, Aritz Urra Garmendia txirrindulariak (Telco’m). Lehengo ostegunean, Gernikako (Bizkaia) 72. San Bartolome Sari Nagusia lasterketa irabazi zuen, 23 urtez azpikoen Lehendakari txapelketako baliagarria. Euskal probetan urri suertatzen diren tropeleko esprint jendetsua izan zen azkenean. Urrak azken metroetako abilezia eta abiadura bizia erabili zituen, bi besoak jasotzeko.
Denboraldiko laugarren garaipena du Urrak. Denak esprint masiboetan lortu ditu.

Aritz Urra, Gernikako sari nagusian irabazle helmugaratzen./Oskar Matxin –TelcOnClimaOses