Olaberrian San Joan Txiki festa ospatuko dute
Abuztuaren 29rako, asteartea, egun osoko egitaraua prestatu dute. Goierriko pilotari afizionatuen partida ere izango da.
Olaberritarrek festa egingo dute bihar./Maider Intsausti San Joan Txiki festa-eguna izango dute bihar, abuztuaren 29a, asteartea, olaberritarrek. Meza eta haurrentzako eskulan eta pintura saioekin hasiko da egitaraua, 11:00etan. Ondoren, herritar guztiei hamaiketakoa eskainiko die udalak (12:30). Iñaki Larrañanaga eta Imanol Intxausti trikitilariek alaituko dute otamena.
Arratsaldean, 17:00etan Chef nature kale antzerkia izango da, eta 18:00etan Goierriko afizionatuen pilota partida. Zubizarreta-Goiburu bikoteak Irribarria-A.Garmendia bikoari egingo dio aurre.
Festaren azken txanpan, Xaiborren disko-festa (19:00) eta Eusko Label izendapeneko produktuen eta sagardoaren dastaketa (20:30) izango dira Olaberriko plazan.

Olaberritarrek festa egingo dute bihar./Maider Intsausti













